politika

Bat Egin Eguna Lakuntzan izango da, ez Altsasu eta Urdiain artean

Eguraldi aurreikuspenak eragin du aldaketa. Etzi izango da eskubide zibil eta politikoen aldeko jaialdia.

2010eko irailaren 24a
21:17
Entzun
Eguraldi aurreikuspenengatik, igandean eskubide zibil eta politikoen aldeko Bat Egin Eguna ez da, iragarri zuten bezala, Altsasu eta Urdiain arteko harizti eta zelaietan izango, baizik eta Lakuntzan. Antolatzaileek gaur arratsaldean eman dute toki aldaketaren berri.

Udalbiltza auziko auzipetuei elkartasuna adierazteko eguna izango da aurtengo Bat Egin Eguna. Aurreko aldietan Euskal Herrian irekita zeuden beste hainbat epaiketatako auzipetuak izan ziren ardatza; hala-nola, Haika eta Segikoak, 18/98koak, Amnistiaren Aldeko Batzordekoak, Askatasunekoak eta Egunkaria-koak.

Egitarau bera izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.