politika

Bat Egin Egunak badu auzitegiko baimena, eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatuko dituzte

Efe berri agentziak gaur zabaldu du ekitaldia debekatu egin duela Garzonek. Bihar izango da, Lakuntzan. Auzi politikoetan auzipetuta daudenek antolatu dute eguna.

2009ko irailaren 19a
20:15
Entzun
Efe Espainiako berri agentziak 13:45ean zabaldu du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin duela biharko Bat Egin Eguna, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia, Batasuna legez kanpoko alderdia dagoelakoan atzean. BERRIA.INFO ondoren ekitaldiko arduradunekin jarri da harremanetan, eta horiek esan dute auzitegitik jasotako autoak dioela baimenduta dagoela Bat Egin Eguna. BERRIA.INFOk jaso du autoa, eta hala da, baimena du ekitaldiak. Horko arduradunek Eferi okerra zuzentzeko eskatu diote.

Garzonek debekatu duena, ekitaldian "ETAren aldeko oihuak" botatzea izan da. Hain zuzen, Dignidad y Justicia elkarteak eskatu zion epaileari Bat Egin Eguna debekatzeko.



Auzi politikoetan auzipetuta daudenek antolatu dute eguna, eta bihar izango da ekitaldia, Lakuntzan (Nafarroa). Hasieran Altsasun (Nafarroa), San Pedro zelaietan ziren egitekoak, baina eguraldi iragarpenak euria egingo duela dio eta, beraz, antolatzaileek Lakuntzan egitea erabaki dute, egitarau berarekin.

Antolatzaileen artean daude daude Udalbiltza, 18/98, Egunkaria eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako auzipetuak, besteak beste. Antolatzaileen arabera, dagoeneko epaituta daude horietako asko, eta espetxean dituzte gehienak. Beste dozenaka lagun epaiketa zain daude; kalean batzuk, preso besteak.

Herritarrei bihar Lakuntzara joateko dei egin diete, "inoiz baino arrazoi gehiago daudelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.