Poliziak uste du bala galdu batek jo zuela iragan ostiralean, eta hark eragindako zauri larrien ondorioz zendu bide da. Bizkarrean zuen zauria, eta etxeko leihoa irekita zegoen. Bataclanen atzealdean bizi zen gizonezkoa, 52 urtekoa. Bakarrik bizi zen, eta gaur arte ez dute aurkitu hilotza. Senitartekoek, haren berririk ez zutela-eta, kezkaturik jo zuten Poliziara. Horren ondotik joan dira haren etxera.
Bataclanetik gertu bizi zen gizonezko bat hilik aurkitu dute bere etxean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu