Batasuna aldarrikatu du Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaritzak

2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
ETAk jardun armatua uztea erabaki ondoko lehen osoko bilkura izan zen atzo Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bilkuraren hasieran, batzar nagusietako lehendakaritzak adierazpen bat irakurri zuen. Gaur egun lehendakari kargua Ana Madariaga Ugarte jeltzaleari dagokio. Adierazpen horretan, «bidean geratu diren biktimen eta askatasun zein demokraziaren prezioa bere biziarekin ordaindu dutenen» memoriari zuzendu dizkio lehen lerroak.

Presidentetzaren arabera, «Euskadiren historia errugabeen odolarekin» idatzi da, eta elkartasuna adierazi die «basakeriaren biktimei». Batzar Nagusietako presidentetzak adierazi du desiratutako bakea gertu dagoela-eta beharrezkoa dela «zuhurtziaz eta batasunez» jardutea politikan. «Elkarrekiko errespetuan eta askatasunean oinarritu behar du elkarbizitzak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.