KONPONBIDE PROZESUA

Batasuna: "Alderdien Legea indarrean dagoen bitartean adierazpen politikoek ez dute inongo segurtasun juridikorik izango"

Pernando Barrena Batasunako ordezkariak Batasuna legezkoa izateko Alderdien Legea indargabetzeko eskatu du, Euskadi Irratian gaur goizean egin dioten elkarrizketa batean. ETAk su-etena iragarri zuenetik Espainiako Gobernuak izan duen jokabidea gaitzetsi du Barrenak.

2006ko uztailaren 14a
16:20
Entzun
Gobernua eta ETAren arteko konpromisoen berri ez duela azpimarratu du Batasunako bozeramaileak. Gara egunkariak prozesua gertutik ezagutzen duten iturriak aipatuz astelehenean kaleratutako informazioaren arabera, Zapateroren gobernuak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrek erabakitakoa onartzeko konpromisoa hartu zuen ETArekin. Gainera, Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak, Ertzaintzak eta Frantziako poliziak atxiloketarik ez burutzea ere adostu zuten. Bake prozesuaren harira, konponbidea lortzeko "inoiz baino motibo gehiago" daudela adierazi du.

Polizia operazioari buruz, Pablo Muñoz Diario de Noticias egunkariko zuzendariaren atxiloketa "mindutako ahots batzuen kontrako erasoa" dela esan du Barrenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.