«Atera gaitezen kalera, berdintasuna aldarrikatzen duten diskurtso faltsuen gainetik». Batasunak eta LABek «emakume guztiei» dei egin diete bihar martxoaren 8aren harira mugimendu feministek antolatutako mobilizazioetan parte har dezaten. «Antolakuntza eta borroka behar dira parekidetasuna lortzeko. Hori da benetako berdintasuna lortzeko berme bakarra». Marije Fullaondo eta Joana Regeiro Batasuneko ordezkariek eta Ainhoa Etxaide eta Itziar Lopategi LABek bozeramaileek «emakumeen eskubideen alde» borrokatzeko eskatu dute.
«MARKO DEMOKRATIKO BERRIA». Herritar guztien eskubideak berdintasunean errespetatuko dituen «marko demokratiko berri bat» behar da, LABen eta Batasunaren ustez. «Euskal Herriko errealitatea sektore orotan izaten den parte-hartze eta erabakitzeko eskubidearen berdintasun ezaren erakusgarri da. Bigarren mailako herritarrak gara emakumeak».
Regeiroren arabera, gaur egungo gizartean gizonen eta emakumeen arteko «diskriminazio estrukturala» dago. «Erakusgarri nagusia emakumeen aurkako indarkeria da».
Martxoaren 31n aurkeztuko dute Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Gutuna, eta LABen eta Batasunaren arabera, gutunaren inguruko eztabaidak «emaitza txukunak» utziko ditu.
Batasuna: «Antolakuntza eta borroka behar dira parekidetasuna lortzeko»
Batasunak eta LABek biharko mobilizazioetan parte hartzeko eta kalera ateratzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu