Auzi horretan 43 ziren akusatuak; orain, horietako sei auzitik kanpo uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Fiskalak erabaki hori babestu zuen.
Gainerakoak, Batasuna, EAE-ANV edo EHAK alderdietan lan egiteagatik epaitu nahi dituzte. Zehazki, "ETAren estrategia" jarraitzea egotzi zien Baltasar Garzon epaileak 2009. urtean egindako sarekadan; politikan, ETAren aginduei jarraituta aritzea.