Politika

Batasuna ere egon dadin, alderdien mahaia legebiltzarretik kanpo osatu behar dela dio Imazek

EAJren EBBko lehendakari Josu Jon Imazen iritzian PSE-EE eta Batasuna "ezinbestekoak" dira normalizazio politikorako mahaian, beraz, mahaiak legebiltzarretik at egon behar duela uste du. Sabin Etxean eman duen prentsaurrekoan PSE-EEri eta Batasunari eskatu die bakerako eta normalizazio politikorako metodologia osatzen "urratsekin" laguntzeko.

2005eko ekainaren 24a
16:20
Entzun
"Herri honetan elkarbizitza akordioa" lortzerakoan Batasunak parte ez hartzea "akats estrategikoa" izango litzatekeela esan du Imazek, eta PSE-EE berriz, "oinarrizko pieza" dela iritzi dio.

Beraz, horretarako sortu nahi duten mahaiak Eusko Legebiltzarretik kanpo egon behar du Imazen iritzian. Horretarako arrazoia garbia da, "gutxietsi ezin den gizarte honen zati baten ordezkaritzak ezin izan zuela hauteskundeetara aurkeztu", eta beraz ez dago legebiltzarrean. Denek parte hartu beharra daukate "normalizazio prozesuan" Imazen ustez.

PSE-EEk atzo esan zuen beraiek ez direla Batasunarekin bilduko Batasunak "indarkeria gaitzesten ez badu edo indarkeria desagertzen ez bada". Imazek PSE-EEri azaldu dio, mahai harretan parte hartzen ez badu, euskal gizarteak ez diola "inoiz" barkatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.