Josu Jon Imaz EAJko presidentearen iduriko Batasunak ez du "solaskide politiko" mailarik merezi, uste baitu ez duela halakotzat hartzeko adinako autonomia politikorik."Niri gustatuko litzaidake hemen Sinn Fein bat edukitzea, Sinn Fein une jakin batean gai izan baitzen bere pisu politikoa hartzeko eta IRAri aurre egiteko", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Batasunarekin konparazioa eginez. "Horri buruz ari naiz autonomia politikoari buruz ari naizenean, eta, zoritxarrez, Batasuna ez dela solaskide politikoa diodanean".
Hala ere, Batasunarekin hitzegitearen alde agertu da Imaz: "Horrek ez du esan nahi hitzegiteari utzi behar diogunik. Niri bakartze hitza ez zait batere gustatzen, ez baitut uste euskal gizartea inor bakartuta eraiki behar denik baizik integrazioan oinarrituta. Baina integrazioa joko arau garbien gainean egin behar da",
Ildo horretatik, Batasunak ez lukeela larunbatean Jaurlaritzak antolatutako manifestaziora joan behar erantsi du, "ez baitio ETAri armak uzteko eskatu". Areago, "sarkasmoa" iruditzen zaio Imazi Batasuna "joan edo ez joan jolasean aritzea".
Politika
Batasuna ez daukala "solaskide politikotzat" esan du Imazek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu