Batasuna

Batasuna: "Herri honek sakoneko aldaketa politikoak eskatzen ditu"

Batasunak egun Euskal Herriak bizi duen testuinguru politikoaren irakurketa egin du Iruñean. Batasunako bozeramaile Pernando Barrenak adierazi duenez, "ukaezina da egungo marko politikoaren krisiak definitzen duela Euskal Herriko egoera politikoa". Horren aurrean, aldaketa politikoaren beharra azpimarratu du. "Aldaketa politikoa ez da soilik nahi bai, gure herriaren behar albora ezin bat baizik". Barrenaren ustez, "herri honek sakoneko aldaketak eskatzen ditu. Aldaketa politikoa modu adostu batean egin behar da Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen artean. Apirilaren 17ko hauteskundeen emaitzek, eskubide kolektibo eta norbanakoen ukazioan oinarritutako ziklo politikoaren amaiera erakutsi dute. Herri honek erabakitzeko duen gaitasuna errespetatua izan dadin aldarrikapen ezin ozenagoa bilakatu da".

2005eko apirilaren 29a
14:14
Entzun
Egungo egoera politikoa aztertu ondoren, Batasunak "ardura politiko osoz" jokatuko duela azpimarratu du Barrenak. "Proiektu eta programa propioak alde batera utziz, akordio bat lortzeko helburuan egiten du lan Batasunak, Euskal Herriak demokrazia eta bake eszenatokia lor ditzan nahi dugun guztiok gure egiteko moduko akordioa lortzen saiatuko gara".

Batasunaren negoziazio proposamenak bi mahai ezberdinen jasotzen dituela azpimarratu du Barrenak. "Lehenengo mahaia Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialen artean osatu behar da, egungo egoeratik abiatuta, euskal herritarrek libre eta demokratikoki hautatuko duten edozein egituraketa posible egingo duen egoera batetara iristeko bidearen inguruan aritzeko. Bigarren mahaia ETA erakundea eta Estatu espainiar zein frantziarraren artean osatu behar da, desmilitarizazioaz eta preso, iheslari eta biktimen inguruan aritzeko".

Arnaldo Otegi ere mintzatu da prentsaurrekoan. Otegik ETAren su-eten baten inguruko zurrumurruen inguruan mintzatu da. "Horrelako gai batekin ez da espekulatu behar. Horrelako zurrumurruak zabaltzea ardura gabe jokatzea da, eta hau ez da ardura gabe jokatzeko garaia".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.