EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek Espainiako hauteskundeetarako koalizioa osa dezaketela-eta, Karmelo Landa Batasunaren zuzendaritzakidearen ustez, koalizio horrek "oso sinesgarritasun txikia izango luke, Nafarroa Bairen esperientziak erakutsi duenez".
EA eta Aralar koalizioaren alde azaldu dira -martxoaren 9an izango dira bozak-, EB aukera aztertzeko prest azaldu da, eta EAJk oraindik ez du gaia EBBren mahai gainean izan -bertako sektore batzuek aldeko jarrera erakutsia dute-.
Landak gaur esan duenez, EAJk "sinesgarritasun dena galdua dauka herritarren aurrean, Imaz-Urkullu bikotea izan zelako bake prozesuaren porrota Madrilekin hitzartu zuena, batzuek [Espainiako] Estatuko Gobernua kudeatzen segitzeko eta besteek erakunde autonomikoa. Imaz kendu duten arren, herri honekiko zorra ez du kitatu EAJk".
Politika
Batasuna: "Koalizioak oso sinesgarritasun txikia izango luke"
Nafarroa Bairen adibidea jarri du Karmelo Landa zuzendaritzakideak. EAJk oraindik ez du erabaki Espainiako hauteskundeetara EA, EB eta Aralarrekin batera aurkeztu edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu