politika

Batasuna legez kanporatzeko Estrasburgoren erabakia babestu du Eusko Legebiltzarrak

PSE, PP eta UPDk babestu dute ebazpena eta EAJ, Aralar eta EB aurka agertu dira. Azken horien arabera, "askatasunak ukatzen" ditu Estrasburgoko Auzitegiaren erabakiak.

2009ko azaroaren 12a
17:54
Entzun
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak (Frantzia) Batasuna alderdi politikoaren legez kanporatzea berretsi zuen atzo eta gaur Eusko Legebiltzarrak, gehiengoarekin, erabaki hori onartu du. PSE-EE, PP eta UPDren babestu dute ebazpena eta EAJ, Aralar eta EBk baztertu,Estrasburgoren erabakia "askatasunak ukatzen" dituelako.

Alderdien Legearen aurkako jarrera ere agertu dute berriro hiru alderdi horiek Legebiltzarrean eta Joseba Egibar EAJko GBBko buruak gaineratu du Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenean ez dela aipatzen "Alderdien Legea behar demokratikoa denik".

Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du Batasuna legez kanporatzearekin eta Alderdien Legearekin ez direla "ideiak ilegalizatzen, baizik eta jarrerak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.