Politika

Batasuna: "Pilota estatu espainolaren eta PSOEren teilatuan dago"

Joseba Permacha Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak "lotsagarritzat" jo du Josu Jon Imaz EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak "pilota ezker abertzalearen teilatuan jarri nahi izatea". Izan ere, Espainiko Gobernuaren eta ETAren arteko bilera ETAk berak atzeratu duela esan zuen atzo EAJko buruak. Era berean, Batasunekoak berretsi du Euskal Herrian orain dela sei hilabete irekitako aukera politikoa “blokeo eta krisi egoeran batean” sartu dela.

2006ko irailaren 19a
20:01
Entzun
EAJri leporatu dio sei hilabete hauetan zehar etengabe PSOEri laguntzen aritzea. "Lehenengo esaten zuten PSOEk arrazoi zeukala berifikazioari eskaini behar zitzaiola denbora bat. Ondoren, esateko, lehendabizi baketzea eta gero eztabaida politikoa, eta alderdien mahaia udazkenean osatu behar zela". Batasunekoaren arabera, EAJk etengabe eman dio babesa PSOEri. Permachek gaineratu du, atzo Imazek egindako adierazpenekin pilota ezker abertzalearen teilatuan berriro jartzea zuela helburu.

Hori dela-eta, Batasunekoak ziurtatu du "pilota estatu espainolaren eta PSOEren teilatuan dagoela, eta guretzat lotsagarria da horrelako egoera batean [blokeoaz ari da] Josu Jon Imaz atera behar izatea berriz ere pilota ezker abertzalearen teilatuan jarri nahirik, ez dakit nor bilera atzeratzen ari dela edo ez dela esaten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.