Errealitatera ez ezik, planteamendu horiekin Batasuna Aralarren printzipioetara hurbildu dela adierazi du Zabaletak, "hainbestetan laidoztatu dituzten printzipioetara".
Urrats hori pozgarria dela azpimarratu du, baina, hala ere, beren iduriko Batasunak oraindik beste zenbait pauso eman behar dituela erantsi du: hala nola, eskubide zibil eta politikoen defentsaz gain, giza eskubideen defentsa esplizitua egin beharko lukeela, eta, beraz, indarkeria helburu politikoekin erabiltzea arbuiatu beharko lukeela. Era berean, autokritika egin dezala eskatu dio Zabaletak Batasunari, "su-etena hautsi zenez geroztik herri honen balantze politikoa oso eskasa baita".
Politika
Batasuna txosten politiko berriaren bidez "errealitatera hurbildu" dela iritzi dio Patxi Zabaletak
Batasunak 'Bide Eginez' prozesurako atzo aurkeztutako txostenak Aralarrek "pozez" hartu dituela adieraz du Patxi Zabaleta alderdi horretako koordinatzaileak. Zabaletaren arabera, Nafarroak, EAEk eta Ipar Euskal Herriak erabaki eremu diferenteak osatzen dituztela onartu Batasunak txosten horietan, eta hori "errealitatera hurbiltzea" dela nabarmendu du. ETB2ko 'El Punto' saioan egin ditu adierazpen horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu