"Azken asteotan eta datozenetan ere Euskal Herrian eta euskal eragileen artean urratsak eman direla eta emango direla", ziurtatu du gaur Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak. Otegiren hitzetan Batasunak eta Ezker Abertzaleak prozesuaren etorkizuna eta norabidea Euskal Herrian daudela aldarrikatu izan dute. Horrela, "prozesua eraikitzeko bermarik onena Euskal Herriko eragile, sozial, sindikal eta politikoen konpromisoak" direla esatean "egia borobila" esaten ari direla azpimarratu du.
"Azken kasua gure ustez oso garrantzitsua da, atzo, UGT eta LABek emandakoa. Balio politiko handia duen bilera bat eman zela uste dugu", azaldu du Otegik. Atzoko bilera, Euskal Herriko gaztazka gaindituko duen prozesua martxan jartzeko urratsa izan zela esan du Otegik eta zentzu horretan alor politikoan ere urratsak ematea gustatuko litzaiokela Batasunari: "Gustatuko litzaiguke alor sindikalean egiten den bezala, alor politikoan ere normalizaziorako urrats horiek ematea. Etorkizunean, urrats horrek bat etorri behar luke harremanen normalizazio prozesu batekin ere Batasuna, PSE, PSN eta Frantziako PSrekin".
Bestalde, prozesuaren eraikuntzan baldintzak jartzeko tentaldia izaten dela adierazi du Otegik. "Mundu guztiak jartzen dizkio baldintzak Batasunari eta Ezker Abertzaleari mahaiean egoteko", azaldu du Otegik baina ere beran guztiek baldintzak jartzen badituzte ez dela mahairik egongo gogorarazi du. Horren harira honakoa esan du: " Ez ditugu baldintzak onartzen eta ez ditugu baldintzak jartzen mahai batean eseri eta elkarrizketak hasteko".
Era berean, Batasunaren iritziz "Euskal HErrian gatazka gainditu nahi bada", beharrezkoa da erabakitze eskubidearen inguruko eztabaida planteatzea. Otegiren hitzetan, eztabaida prozesu horren helburua "Euskal Herritar guztiek Euskal Herri osoan bere hitza emateko eta errespetatua izateko formulak adostea" izango da. Batasunaren ustez, "hori da prozesua eta hori da planteatzen den akordio politikoa".
Politika
Batasuna ziur dago aurrerantzean prozesua eraikitzeko urrats gehiago etorriko direla
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak azaldu duenez, Batasuna ziur dago aurrerantzean prozedua eraikitzeko "urrats gehieago etorriko direla". Prozesuaren inguruko bere irakurketa egin du gaur Batasunak eta Otegik azpimarratu duenez, Euskal Herrian "prozesua eraikitzeko urratsak ematen ari dira aspalditik". Besteak beste, UGT eta LAB sindikatuek atzo emandako urratsa azpimarratu du. Batasuneko bozeramaileak azaldu duenez, "balio politiko handia duen bilera" izan zen atzokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu