Frantzian herenegun izaniko arma lapurretaz galdetu zioten, atzo, Zapaterori. Ikerketa bukatu artean itxaron beharra dagoela, baina egilea ETA izan daitekeela esan zuen. "Zuhurtzia horrekin esango dut gertaera larri eta serioa dela; ondorioak izango ditu". Prozesu «oso serioaz» ari zela gogoratu, eta Gobernua ez dela "arinegi arituko" erantsi zuen. "Bere momentuan, ez gara arinegi arituko, baina zalantzarik gabe ondorioak izango dira".
Hitz horiek, "arduragabekeria politikotzat" jo ditu Permachek. Izan ere, Batasunekoaren iritziz, Espainiako Gobernuko presidentea Euskal Herrian zabaldu den "aukera historikoari mehatxu egiten ari da". Permachek harridura agertu du lapurreta honek sortu duen "larritasunagatik" eta gaineratu du "gertaera larri asko daudela".
Ildo horretan, Permachek Espainiako Gobernuko presidenteari galdetu dio "ondorioei buruz hitz egiten duenean" ea zitazio gehiago, atxiloketa gehiago, sakabanaketa gehiago eta elkarrizketa gutxiago esan nahi duen.
Politika
Batasunak "arduragabekeria politikotzat" jo ditu Zapaterok atzo egindako adierazpenak
Frantzian herenegun izandako arma lapurretari buruz hitz egin zuen, atzo, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak. Gertaera horrek "ondorioak izango ditu" Zapateroren hitzetan. Gaur, Joseba Permach Batasuneko kideak "arduragabekeria politikotzat" jo ditu Espainiako Gobernuburuaren hitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu