Udal aretoa errentan hartu duen Mikel Galarzak bihar 12:00etan deklaratu beharko du lekuko gisa Auzitegi Nazionalean, Garzonen aurrean. Ordu horretarako Altsasuko alkateak eta udal idazkariak alokatze erreserbaren kopia eta aretoa zertarako eskatu den jasotzen den agiria helarazi beharko diote epaileari Poliziaren bidez.
Larunbatean Altsasuko areto horretan Batasunak batzar nazioanala egin nahi duela susmatzen du Garzonek, eta ekitaldi hori egitea eragotzi nahi du.
Egun horretarako ezker abertzalearen izenean manifestazioa deituta dago Altsasun bertan, Euskal Herriak autodeterminazioa lelopean. Manifestazioaren deitzaileekinputatu gisa deklaratu beharko dute bihar Garzonen aurrean.
Auzitegi Nazionala
Batasunak batzarra egin dezakeela uste duelako Altsasuko udal areto baten alokatzea ikertzen ari da Garzon
Datorren larunbatean Batasunak Altsasun (Nafarroa) batzar nazionala egiteko asmoa duela uste du Baltasar Garzon Espainiako Auztegi Nazionaleko epaileak, eta, ondorioz, udal areto baten alokatzeraen ingurukoak ikertzen ari da. Besteak beste, udal aretoa errentan hartu duen Mikel Galarza lekuko gisa deklaratzera deitu du. Era berean, Espainiako Poliziari agindu dio alokatze horren inguruko informazioa galde diezaiela Altsasuko alkateari eta udal idazkariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu