Atzo Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarraren (EBB) lehendakariak adierazi zuen ezker abertzaleari "zilegitasuna kentzeko" lan egin beharko lukeela alderdi jeltzaleak, eta gaur Pernando Barrena Batasunaren zuzendaritzakideak erantzun du halako adierazpenek-eta "frogatzen" dutela "EAJren erreferentzia nazionala Espainia" dela. "EAJren historia osoan gertatu da hori", adierazi du Barrenak, Donostian Marije Fullaondo zuzendaritzakidearekin emandako prentsaurrekoan.
EAJ PSOErekin Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako "estatutu markoa erreformatzeko" ahaleginetan ari dela salatu du Batasunak, "euskal herritarrok gure etorkizuna libreki erabakitzeko aukerari ateak ixteko". Ahalegin horien barruan kokatu du Barrenak EAJk Espainiako Kongresuan 2008ko aurrekontuei begira PSOEren aurreproiektuari balekoa eman izana. "Jendaurrean PSOE eta EAJ gauzak elkarri leporatzen ari dira, baina biak ados daude marko politikoa ez aldatzean eta ezker abertzalearen kontrako errepresioa gauzatzean, larunbatean Hernanin ikusi zen bezala".
Politika
Batasunak dio "EAJren erreferentzia nazionala Espainia" dela
Barrenaren ustez, alderdi jeltzalea PSOErekin Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako "estatutu markoa erreformatzeko" saioa egiten ari da, "euskal herritarrok etorkizuna libreki erabakitzeko aukerari ateak ixteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu