Politika

Batasunak dio harremanetan segitzen duela beste alderdiekin, "baina ez dira nahikoak"

"Eduki politikoen inguruko konponbidea lortzeko epe motzera aukerarik ikusten ez duten alderdiek iritzia aldatzea" nahi dutela esan du Barrenak.

2007ko ekainaren 26a
17:39
Entzun
Pernando Barrena Batasunaren buruzagiak esan duenez, bere alderdiak besteekin harremanetan segitzen du, "baina, harreman horiek beharrezkoak diren arren, ez dira nahikoak". Ez du jakinarazi zeinekin dituzten hartu-eman horiek. "Beti egon dira harremanak, baita egoerarik txarrenetan ere".

"Eduki politikoen inguruko konponbidea lortzeko epe motzera aukerarik ikusten ez duten alderdiek iritzia aldatzea" nahi du Batasunak, Barrenak adierazi duenez, "eta haiek konpromisoa hartzea".

Joseba Permach Batasunaren buruzagiak eta biek eman dute prentsaurrekoa, Donostian, eta ETAren su-etenaren haustura erakunde armatuaren beraren "erantzukizuna" dela berretsi dute, baina PSOE eta EAJ egin dituzte "porrotaren errudun, eduki politikorik gabeko negoziazio prozesua egin nahi zutelako".

"Euskal Herriaren aitortza" eta erabaki eskubidea dira, Batasunaren ustez, "askatu beharreko bi korapiloak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.