Astelehenean izango da Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aldeko manifestazioa, EAJk, EAk, EB-Berdeek eta Aralarrek deituta. Batasunak dio Ibarretxek "babes osoa" merezi duela, baina ekimena "alderdikoia" dela. Hala esan du, Pernando Barrena mahaikideak Euskadi Irratian. "Elkarrizketa politikoa bultzatzeagatik auzipetu dute Ibarretxe, baina nahiko haserre nago nola kudeatu duten manifestazioa, beste hiru auzipetuez ahaztu egin direlako".
Hain zuzen, iaz Arnaldo Otegi, Barrena bera eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko kideekin biltzeagatik auzipetu egin dute Ibarretxe, eta hilaren 31n deklaratu egin beharko du EAEko Auzitegi Nagusian, Bilbon. Egun bat lehenago, berriz, Otegik, Barrenak eta Petrikorenak.
Barrenak esan du auzi horretan oinarrian Espainiako Alderdien Legea dagoela eta EAJk hori "ahaztu" egiten duela.
Politika
Batasunak dio Ibarretxek "babes osoa" merezi duela, baina manifestazioa "alderdikoia" dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu