Su-etena

Batasunak ekitaldia egingo du igandean "eskaintza politiko eta sozial propioa" agertzeko

Donostiako Kursaalen, igandean (apirilak 9) goizeko hamaiketan izango da ekitaldia. Bertan aurkeztuko dute =iEuskal Herria ezkerretik eraikitzen=i izeneko proiektua, "Batasunaren eskaintza politikoa eta soziala" izango dena. Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak aurreikusi duenez, igandean Mahai Nazional "osoa" egongo da Kursaalen. Izan ere, Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Juan Mari Olano aste honetan aske geratzea espero dute.

2006ko apirilaren 4a
17:43
Entzun
Donostian egin dute agerraldia igandeko ekitaldiario buruzko xehetasunak emateko. Batasunaren ustez "nahiko nabaria da konponbiderako beharraren gaurkotasuna". ETAk iragarritako su-eten iraunkorraren ostean baldintza sozialak badaude eta "ez dago konponbidearen mahairako urratsik ez emateko aitzakiarik".

Barrenak Jean Claude Agerrerekin batera azpimarratu duenez, "denok gara beharrekoak konponbiderako dinamika bat Euskal Herrian lehenbailehen martxan jartzeko". Era berean, azaldu du Batasunak baduela proiektu politiko bat eta horixe aurkeztuko dutela igandean Kursaalen. Euskal Herria ezkerretik eraikitzen izeneko proiektua da hori. Barrenak azpimarratu du konponbide politikoa eta euren proiektua "norabide berean" doazela: "Independentzia eta ezkerreko bidea".

Horrela, beraz, Mahai Nazionalak igandean ekitaldi politikoa egingo du Donostian "Batasunaren eskaintza politiko eta soziala, propioa, agertarazteko". Gainera, Mahai Nazional "osoa" izango da bertan. Horixe azpimarratu nahi izan du Barrenak. Pixkanaka bermeak ordaintzeko dirua biltzen ari direla azladu du. Igandean Bilbon egin zen manifestazioan bildutako dirua nahikoa ez den arren zenbait aurrezki kutxekin hitz egiten ari direla azaldu du. Hori dela eta, aste honetan Otegi, Petrikorena eta Olano aske geratzea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.