politika
Batasunak eskutitz bana bidali die EAJ, EA, EB eta Aralarri, “harremanei heldu eta ‘apartheid’ politikoarekin bukatzeko”
Batasunak eskutitz ireki bana bidali die EAJ, EA, EB eta Aralar alderdiei ‘apartheid’ politikoa bertan behera utz dezaten eskatzeko. Iraganeko kontuak atzean utzi behar baldin badira keinuak egiten hasteko garaia dela esan du Batasuneko bozeramaile Pernando Barrenak, arratsaldean Donostian emandako prentsaurrekoan; haren ustez, “‘apartheid’ politikoarekin amaitzea” horietako bat izan daiteke.
Gauzak horrela, Azkoitiko eredua jarraitzeko eskatu die Batasunak gainerako alderdiei: “Herriz-herri Alderdien Legea gainditu eta herritarrek hautatu zituzten hautetsi horiek euren lekuak har ditzatela udaletan, juntetan, eta baita Nafarroako Parlamentuan ere” . Pernando Barrenak azpimarratu du borondate politikoa izanez gero aukerak badaudela, baita indarrean dagoen legalitatearen barruan ere. “Azkoitiko kasuak garbi asko erakutsi du hori”, esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu