Barrenak esan duenez Batasunak Espainiako aginte judizialetik "ezer gutxi" espero zezakeen. Gaineratu duenez, Europako Auzitegiak "agerian utziko du" Espainiako Alderdien Legea "akats nabarmena" dela. Bere ustez hurrengo hauteskunde autonomikoetan Batasunak gainontzeko alderdi politikoen baldintza berberetan parte hartuko du.
HBk helegitea jartzearen arrazoia, berriz, zera da Alderdi Politikoen legea egin zutenerako HB desegina zegoela, eta beraz ezin zutela legez kanpo utzi.
Didier Rouget abokatuak adierazi duenez, elkartzeko askatasunaren eta adierazpen politikorako askatasunaren urraketan oinarritzen dira helegiteak, baita Espainiako epaileek duten neutraltasun faltan ere. Bestalde Europako Auzitegian jurisprudentzia existitzen dela nabarmendu du. Zentzu honetan, Turkian alderdi komunistarekin eta alderdi kurduekin gertatutakoa edo Letonian alderdi komunistarekin gertatutakoa aipatu ditu. Hortaz, ezker abertzalearen helegiteek aurrera egiteko "aukera handiak" dituela azaldu du.
BAtasunaren legez kanporatzea
Batasunak eta HBk legez kanporatzearen aurkako helegite bana aurkeztu dute Europako Auzitegian
Didier Rouget abokatuak helegite bana jarri du Europako Auzitegian Batasunaren eta HBren izenean. Bien legez kanporatzearen kontrako helegiteak dira. Estrasburgora jotzeko erabakia Espainiako Justizian dauden prozedurak agortu ondoren hartu dutela azpimarratu du abokatuak. Europako Auzitegian antzeko kasuak egon direla esan du eta kasu horietan Auzitegia legez kanpo uztearen aurka agertu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu