Batasunako ordezkari Arnaldo Otego eta Joseba Alvarezek gaur goizean aurkeztu dute Europako alderdi ezkertiarrak batuko dituen konferentzia. Konferentzia ekaineko 16, 17 eta 18an egingo da Urruñan.
Antolatzaileek azaldu dutenez konferentzian egun Europak daukan eredu "kontserbadore eta neoliberalari" nola aurre egin eztabaidatuko dute, hala "Europako alternatiba sozialista eta ezkertiarra" bultzatu ahal izateko.
BATASUNA-KONFERENTZIA
Batasunak Europako alderdi ezkertiarrak batuko dituen konferentzia antolatu du
'Europa gorri, berde eta morea' lelopean antolatu du Batasunak Europako hainbat alderdi ezkertiar batuko dituen konferentzia. Konferentzia ekainaren 16,17 eta 18an Urruñan garatuko da. Bertan 30tik gora eragile eta alderdik Europak daukan eredu "kontserbadore eta neoliberalari" aurre nola egin eztabaidatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu