Elkarri-ri buruzko gogoeta gaur agertu dute jendaurrean Joseba Permach eta Pernando Barrena Batasuneko buruzagiek. Nolanahi ere, duela zenbait egun gizarte mugimenduari berari jakinarazi zioten gutun baten bidez.
Batasunaren iduriko, Elkarri-k Euskal Herriko gatazkarekiko jarrera politiko propioa hartu du, eta horrek, bitartekari neutral izateko zilegitasuna kentzen dio, eta, halaber, gatazkako parte bihurtzen du. Horregatik, Elkarri-ren proposamenak ez dituela beste eragileenen gainetik jarriko agertu dute Permachek eta Barrenak. "Batasunak ez dio Elkarri-ri onartuko inongo posizio edota eskubide hoberik inoren gainetik inongo dinamika, ekimen edota metodologiarik kudeatu edota gidatzeko; zentzu horretan, Batasunak erabaki du aurrerantzean ez duela parte hartuko Elkarri-k antolatuko dituen ekimenetan", agertu dute Elkarri-ri berari igorritako gutuna jendaurrean irakurriz.
Hala ere, gainerako eragileekiko jokatzen duen begirune beraz jardungo duela Batasunak Elkarri-rekin nabarmendu dute, eta gizarte mugimenduak "eskubide osoa" duela Euskal Herriko gatazkari buruzko bere ikuspegi propioa izateko.
Albiste hori plazaratu ondoren, Jonan Fernandez Elkarri-ko koordinatzaileak adierazi du orain arteko lan ildo berari eutsiko diotela etorkizunean.
Politika
Batasunak ez dio Elkarriri bitartekari izateko zilegitasunik aitortzen
Elkarri-k Euskal Herriko gatazkarekiko ikuspegi eta jarrera politiko propioak hartu dituela uste du Batasunak, eta, ondorioz, horrek bitartekari izateko zilegitasuna kendu diola, "gatazkako parte bihurtu baita". Horrenbestez, Elkarri-ren ekimenetan ez parte hartzea erabaki du Batasunak. Elkarri-ko koordinatzaile Jonan Fernandezek, berriz, orain arteko lan ildoari eutsiko diotela adierazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu