"Ez dakit zein izenekin, baina aurkeztuko dira, seguru. Nik uste dut hori dela Zapaterok eta Batasunak esku artean darabiltena", esan du Erraztik Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Gainera, EA Batasuna aurkeztearen alde eta Espainiako Alderdien Legearen kontra dagoela azpimarratu du. "Ona da Batasuna aurkeztea, gizarteak aukera guztiak zabalik edukitzea. Kontzientzia demokratikoarekin bat dator horren alde egotea. Gu Alderdien Legearen kontra gaude".
Hala ere, Batasunaren ilegalizazioa eta bozetan parte hartzeko jartzen dizkioten oztopoak bake eta konponbide prozesutik bereiztearen alde agertu da EAko buruzagia. "Auzi hori ezin da prozesuarekin eta bakearekin-eta nahastu. Gauza desberdinak dira. Ezin da ordain bat izan".
Politika
Batasunak hauteskundeetan parte hartuko duela uste du Erraztik
Beharbada beste izen batekin, baina ezker abertzalea udal eta foru bozetan izango dela sinetsita dago EAko presidentea. Zapatero Esainiako gobernuburuak ez duela ate hori itxiko iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu