"Frantses Estatuak dio gatazkaren arazoa Espainiarena dela. Baina denek badakite Zapateroren gobernuarekin zerbait mugitzen bada, Parisek ere bere postura mugitu beharko duela", azaldu du Xabi Larralde Batasuneko bozeramaileak. Frantzian 160 bat euskal preso daudela gogorarazi du Larraldek. Arrazoi horregatik eta ETAk bere azpiegitura Frantzian izanik, "badaki zerbait egin beharko duela", dio Larraldek. Horregatik Larralderen ustetan "galdera ez da izango ea Paris mugituko den ala ez".
Era berean, Parisek azken urteetan "Euskal Herriari begirako postura gogortu" duela salatu du Batasuneko bozeramaileak. Zapalkuntzaren aldetik, azken hilabeteetan "urrats kualitatibo berriak" egin dituela azpimarratu du. Besteak beste, polizia operazioak, Jean-François Lefort Askatasuneko bozeramailearen espetxeratzea, euroaginduen ugaltzea, auzietan izandako "kondena gogorrak" eta presoen egoera aipatu ditu adibide gisa.
Jarrera horren aurrean honakoa azpimarratu du Larraldek: "Ezin ditugu eraso horiek erantzunik gabe utzi. Ez dago gatazka behin betiko konpontzerik Parisek parte hartu gabe".
Prozesuan "lurraldetasuna gai gakoa" izango dela iragarri du Larraldek eta "abiapuntutik eta metodo aldetik, prozesu nazionala ez bada, ez da prozesurik egingo", Batasuneko bozeramailearen ustez.
Abertzaleen Batasunak prefetarekin eta suprefetarekin izandako bilera ere aipatu du Larraldek: "Prefetak eta suprefetak azpimarratu dute Parisek ezin dituela erabakiak bere kabuz hartu". Batasuneko bozeramailearen ustez. horrek erakusten du Madrilek eta Parisek bien artean adosten dituztela Euskal Herriari begirako posizio politikoak. «Frantziak ez du Ipar Euskal Herriari buruzko ikuspegi berezirik. Baizik eta Madrilekin finkatzen dituen ildoen arabera jokatzen du», azaldu du Larraldek.
Politika
Batasunak manifestazioa egingo du Ziburun hilaren 25ean
Batasunak manifestazioa egingo du Ziburun otsailaren 25ean. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da eta Frantziak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean parte hartu behar duela aldarrikatuko du. Horrexegatik, manifestazioa Michele Alliot-Marie Frantziako Defentsa ministroaren etxe aurrean hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu