Batasunaren ilegalizazioa
Batasunak "terrorismoarekin eta indarkeriarekin loturiko ideologia" duela esan du Konstituzionalak
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur eman du jakitera Batasunaren ilegalizazio berresten duen epaia, eta ETAren helburu politiko berak edukitzea ez dela "kointzidentzia hutsa" esateaz gain, Batasunak "terrorismoarekin eta indarkeriarekin loturiko ideologia" duela esan du. Epai horren arabera, Batasunak biltzeko askatasuna bezalako eskubide konstituzional bat aipatzen du "indarkeriarekin eta terrorismoarekin biltzea eta erakunde terroristen ekintzei babes ideologiko eta politikoa eskaintzea" bezala.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak argudio berak ematen ditu Batasunak bere helegitean aipatzen duen adierazpen askatasunaren eskubidearen aurrean. Auzitegi horrek iragan ostiralean erabaki zuen Batasunak aurkezturiko bi babes helegiteak atzera botatzea. Batasunak Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian helegitea sartuko zuela iragarri zuen orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu