Gainera, herriko tabernen enbargua berretsi egin du Garzonek, "kale indarkeriak eragindako kalteen kalte ordainen erantzule zibilak" direla iritzita.
267 orriko auzipetze auto horretan jakinarazten du, beraz Garzonek, Batasunako 36 kide horiek epaituak izango direla.
Batasuna Auzia
Batasunako 36 kide auzipetuko dituela jakinarazi du Garzonek
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Batasunako 36 kide epaitu egingo dituztela jakinarazi du haien kotrako auziperatze autoaren bidez. Han, Garzonek berretsi egiten du joan zen astean Juan Moral Fiskalak eskatutakoa, baina aldaketa batzuk egin ditu. Moralen eskarian agertzen zen Joseba Urkijo ez epaitzea erabaki du Garzonek, baina eskari hartan ez zeuden Antton Morcillo eta Santi Kiroga bai. "Herriko tabernen bidez ETA finantzatzeko dirua desbideratzea" leporatzen die, eta "talde terroristako kide" izateagatik epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horretaz gain, Garzonek txosten bat igorriko dio EAEko Auzitegi Nagusiari, Arnaldo Otegik, Jon Salaberriak, Joseba Alvarezek, Josu Urrutikoetxeak eta Joseba Permachek delitu horiek egin ote dituzten aztertzeko eskatuz. Azken horiek Eusko Legebiltzarkideak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu