Euskara Tourrean
Batasunarekin adostutako akordioa "bertan behera uzteko" eskatuko dio gaur Espainiako Gobernuak Leblanci
Mariano Raxoi Espainiako Gobernuako presidenteordeak adierazi duenez, Espainiak Parisen duen enbaxadore Javier Elorzak gaur arratsaldean helaraziko dio Jean-Mari Leblanc Tourreko presidenteari Batasunarekin adostutako akordioa bertan behera uzteko eskaera.
"Batasuna bitartekari ez izendatzea eta etapa baten babesle ez izatea" eskatuko dio gaur Javier Elorza enbaxadoreak Jean-Mari LeblancTourreko presidenteari, Mariano Raxoi Espainiako presidenteak adierazi duenez. Raxoiren arabera, Tourreko zuzendariak berak esan zuen Espainian gai honek egonezina sortzen jarraituz gero, "akordioa bertan behera utziko" zuela. "Guk gaur ofizialki eskatuko diogu", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu