Abokatuen helegiteak atzera bota, eta Batasuneko buruzagiekin bildu zirelako Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEko buruzagien kontrako auziekin aurrera jarraitzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiko Roberto Saiz epaileak. Hala, Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitia inputatu ditu auzi horretan, "desobedientzia" delitua egotzita, eta delitu horren laguntzaile izatea leporatzen die Lopezi eta Aresi.
Horrez gain,auzi hau arrazoi beragatik -hots, Batasuneko buruzagiekin biltzeagatik- Ibarretxeren kontra abiatutakoarekin batzea erabaki du epaile instruktoreak.
Politika
Batasunarekin biltzeagatik Lopezen eta Aresen kontra abiatutako auziarekin aurrera jarraituko du EAEko Auzitegi Nagusiak
Halaber, auzi hori eta gauza beragatik Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren aurka abiatutako batzea erabaki du Roberto Saiz epaile instruktoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu