Zenbait buruzagi politikok prozesurako baldintzak sortu direla eta aurrera doala esan izana "axolagabekeria politikoa" dela adierazi du Joseba Permach Batasuneko mahaikideak, azken egunotako informazioak baloratzeko emandako prentsaurrekoan. Areago, prozesua aurrera doala diotenak gezurretan ari direla azpimarratu du, eta egungo baldintzetan ezinezkoa dela halakorik bideratzea. "Egiazkoa ez den errealitate bat islatu nahi dute, ez baita urratsik eman".
Informazio horiek zabaldu izana PSOEri leporatu dio Batasunak; ezker abertzaleak prozesua "ezinezkoa" dela jakinarazi eta larrialdiko argiak piztu ondoren, sozialistak egoera hobetu dela dioten filtrazioak egiten ari direla esan du Permachek, "beren ardura ezkutatzeko".
Espainiako Gobernuak ezarritako "baldintza errepresibo eta judizialekin" prozesua ezinezkoa dela berretsi du, eta nabarmendu du atzorako deituta zeuden hainbat mobilizazioaren debekua Gobernuaren menpe dagoen Fiskaltzak eskatu zuela.
Funtsean, Zapateroren Gobernuari eta PSOEri "berriketa gutxiago" egiteko eta "urrats ausartak" emateko eskatu die Permachek.
Politika
Batasunaren arabera, gezurretan ari dira prozesua bideratu dela diotenak
"Axolagabekeria politikoa" egotzi die halako adierazpenak egin dituztenei Joseba Permach mahaikideak. Berriketak uzteko eta "urrats ausartak" ematen hasteko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu