Ezker abertzalearen azken proposamen politikoa konponbide prozesua suspertzeko saioaren baitan kokatu du Joseba Egibar EAJko GBB Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak. Barajasko atentatuaren ondoren Espainiako zenbait agintari sozialistak prozesua amaitutzat eman zutela gogorarazi du, eta bide hori salbatzea dela Batasunak egin duen proposamenaren helburua. "Proposamen hori, dudarik gabe, eszenatoki berri bat errazteko ETAren erabakiarekin batera dator", erantsi du. "Zikloak gero eta laburragoak dira, eta borroka armatuarena amaitu da, batzuek luzarazi nahi izan arren". Ildo horretatik, laster samar prozesu berri bat abiatzeko aukera izango denaren itxaropena agertu du buruzagi jeltzaleak.
Bide horretan aurrera egiteko, Batasunak udaberriko udal eta foru hauteskundeetan parte hartu behar duela iritzi dio, eta horretarako modua Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak bilatu behar duela. "Normalizazio politikoko giro batean ibili nahi badu jokalari hori [Batasuna] ekartzeko arazoa du orain Zapaterok".
Politika
Batasunaren azken proposamenaren xedea prozesua salbatzea dela uste du Egibarrek
ETAK "eszenatoki berri bat errazteko" erabakia hartu duela eransi du buruzagi jeltzaleak. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak Batasunak hauteskundeetan parte hartzeko bideak zabaldu beharko lituzekeela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu