Batasuna
Batasunaren egoitza bat itxi eta zigilatu du Espainiako Poliziak Iruñean
Batasunak erabiltzen duen bulego bat itxi eta zigilatu du Espainiako Poliziak Iruñeko Marcelo Celayeta etorbidean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak atzo agindutakoa betez.
Poliziaren lau furgoneta agertu dira arratsaldeko ordubiak aldera egoitza horretara, eta inguratu ondoren, itxi eta zigilatu egin dute Batasunak erabiltzen zuen bulegoa. Ordu laurden inguru egin dute han, eta gero alde egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu