Batasunaren ekitaldia

Batasunaren ekitaldia eragozteko Manos Limpiasen eskaera atzera bota du Gorenak

Batasunaren BECeko ekitaldia galarazteko Manos Limpias funtzionario sindikatu eskuindarraren eskaera atzea bota du Espainiako Auzitegi Gorenak, sindikatu horrek halako eskaerarik egiteko zilegitasunik ez duela argudiatuta. Hala ere, Manos Limpiasek aurkeztutako idatzian delitu zantzuak suma daitezkeela iritzi dio Goreneko 61. Salak, eta, ondorioz, Espaniako Fiskal nagusiari igorri dio idatzia.

2006ko urtarrilaren 16a
18:34
Entzun
Espainiako Auzitegi Goreneko 61 artikuluko Salak ez du aintzat hartu Manos Limpiasen eskaera.Sala osatzen duten hamasei epaileek aho batez erabaki dute Manos Limpias sindikatuak ez duela halako eskaera bat egiteko zilegitasunik; zehazki, Konstituzioaren arabera sindikatu bati ez dagokiola "legearen zaintzaile abstraktu izatea" arrazoitu du.

Nolanahi ere, Manos Limpiasek aurkeztutako idatziak delitu aztarrenak utzi dituela agerian iritzi dio Goreneko 61. Salak, eta, ondorioz, Espainiako Fiskal nagusi Candido Conde-Pumpidori igorri dio "egoki ikusten dituen neurriak har ditzan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.