Hain zuzen ere, mitin horretan parte hartzeko deia egin die Nekane Erakuskin EHAK-ko Gipuzkoako zerrendaburuak herritarrei.
EHAK-ko buruek agertu dutenez, Euskal Herrian, egun, ez dago demokraziarik, eta horren adierazle da bi indar politikori Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartu izana. Baina egoera hori gainditzeko bidean, eta, areago, bakea lortzekoan, Batasunak euren aldeko boza eskatzea urrats handia dela iritzi dio Aranburu Bizkaiko zerrendaburuak. "Erabaki hori bultzada handia bakea eta demokrazia aldarrikatzeko", esan du, eta bake eszenatoki bat lortzeko "aukera historikoa" sortu dela nabarmendu du.
Kanpainan zehar ez dutela Batasuneko buruzagiekin batzartzeko asmorik azaldu dute, eta apirilaren 18an, bozen biharamunean, alderdi guztiekin bilera txanda bat abiatuko dutela iragrri dute.
EAE-ko hauteskundeak
Batasunaren erabakia "bakerako bultzada handia" dela uste du EHAK-k
EHAK Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistak pozik hartu du Batasunak atzo jakinarazitako erabakia; hots, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa eurentzat eskatzea. Maite Aranburu EHAK-ko Bizkaiko zerrendaburuak esan duenez, erabaki hori "bakea eta demokrazia lortzeko bultzada handia" da. Bihar kanpainako ekitaldi nagusia egingo dute Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu