PSE-EEren baitan, eta, oro har, PSOEn, Ibarretxe Planaren inguruan eta Euskal Herriko arazoari buruz izandako azken mugimenduek ez diotela inolako itxaropenik sortu esan du Matutek. "Alderdi horren azken 20 urteetako historiak ez du esperantzarako biderik ematen", agertu du. Halaber, planaren Legebiltzarreko eztabaidan SA Sozialista Abertzaleak taldearen botorik jasotzerik ez dutela espero esan du Matutek, baina, era berean, egitasmoak aurrera egin dezan beharrezkoa dela Hiruko Gobernutik kanpoko botoak eskuratzea.
Ibarretxe Planaren ondotik, EB-IUk federalismoaren aukera defendituko duela berretsi du Matutek, baina euskal gizartearen gehiengoak eredu horren ordez beste bat hautatuko balu inolako arazorik gabe onartuko luketela adierazi du; baita Espainiatik banatzea ere. "Askatasunak ez daukamugarik, eta, beraz, gehiengoak banaketa erabakitzen badu hori zilegi da. Autodeterminazio eskubidea onartzen dugu, eta guk federalismoa proposatzen dugu. Baina autodeterminazio eskubideak eszenatoki guztiak onartzen ditu, eta gehiengoak erabakitakoa onartuko genuke", azpimarratu du.
Ezker abertzaleari erakundeetan dagokion ordezkaritza ematearen alde agertu da Matute, baina, nabarmendu du, hainbat erabaki ez daudela beren esku. "Batzorde irekiak, demokrazia parte-hartzailea, errefendumen aukera dira ordezkaritza hori bideratzekoaukera bat. Baina mugak hor daude, nahiz eta norbera ezker abertzaleari ordezkaritza ematearena ldekoa izan. Esan nahi dut, laster etorriko dela norbait errekurtsoak aurkeztuz, eta hartutako erabakiak atera botatzeko erabakia hor dagoela", esan du EB-IUko legebiltzarkideak. Dena den, Batasunaren ilegalizazioa dela-eta sortutako arazoei irtenbide orokor bat ematearen alde agertu da Matute: "Etorkizunerako bide bat aurkitu behar da, bestela, denok baitauzkagu eskuak lotuta. Korapilo handi bat daukagu, eta horrela ezin da ezer eraiki".
Politika
Batasunaren ilegalizazioak ez duela ezertarako balio izan iruditzen zaio EB-IUri
Batasuna ilegalizatzeak ez du ezer onik ekarri Oskar Matute EB-IUko legebiltzarkidearen iduriko. "Egitura politika bat legez kanpo utz daiteke, baina ez, ordea, sentimendu bat. Esan genuen bere garaian neurri horrek ez zuela ezertarako balioko, eta hala izan da", agertu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Batasunaren ilegalizazioaren ondorio nagusia askatasun eta eskubideen murrizte olde bat izan dela iritzi dio EB-IUko legebiltzarkideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu