Xabier Sarasua eta Iñigo Iñurrategi Aralarreko buruzagitzako kideek Donostian azaldu dutenez, dagoeneko Hego Euskal Herriko zortzi udalerritan jarri da abian udal kontseiluen eredua Batasunaren ilegalizazioak azken udal hauteskundeetan sortutako ordezkaritza arazoa konpontzeko, eta auzia bidreatzea lortu da. Zortzi herri horiek zeintzuk diren ez dute zehaztu nahi izan.
Nolanahi ere, beren proposamena udal kontseiluen eraketa izan arren, beste ekimen batzuetara irekita daudela adierazi dute Sarasuak eta Iñurrategik. Hilabete honetan arazo horren inguruko bilerak egingo dituzte ordezkaritza duten udal guztietan, eta batzar horietan parte hartzeko eskatu die gainerako alderdiei.
Politika
Batasunaren ilegalizazioak sortutako "egoera bidegabea" konpontzeko deia egin die Aralarrek alderdiei
Espainiako Alderdiaren Legearen ondorioz Batasuna legez kanpo uzteak egoera larri eta "bidegabea" sortu du Aralarren ustez. Ondorioz, arazoa konpontzeko bideak jartzeko deia egin die beste alderdiei. Zehazki, Alderdien Legea atzera bota dezala eskatu dio PSOEri; UPN, PP, EAJ, EA, eta EBri, berriz, egora hori beren probetxurako ez erabiltzeko. Halaber, udal kontseiluak osatzeko deia berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu