"[Batasunaren ekarpena] niri ez zitzaidan iruditu lehengo gauza bera zenik, baina motz geratu ziren. Arnaldo Otegik egun hartan garai gogorrenetako jarrera gogorrena azpimarratzeko aukera izan zuen, eta ez zuen egin. Eta jarrera hori ez azpimarratzea albiste ona izan zen egun hartan Anoetan zer gertatuko zain geundenontzat. ETAk hitzegiten duenean, eta, behingotz, zerbait serioa esaten duenean —hau da, armak amaitu direla esaten duenean, eta desberdin pentsatzeagatik inor gehiago ez dela hilko esaten duenean— dena has daiteke. Hortik aurrera eszenatoki berri bat sortuko da (Egigurenekin eta beste batzuekin bat nator horretan), indarkeriarik gabe gauza asko baitira posible, ezinezkoak baino gehiago", esan du Madinak.
Nolanahi ere, Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak gauzak egiteko esateko adinako gaitasunik ez duela iruditzan zaio PSEko diputatuari, eta kale borrokak bere horretan jarraitzen duela ipini du horren adibide. "Asteburu honetako gertakariengatik ez zait iruditzen kale borroka berriro ernatuko denik, inoiz ez baita amaitu; beraz, ez da berriro sortu. Dena den, badaukat sentsazioa Arnaldo Otegik baduela gaitasuna belodromoa betetzeko eta gauzak esateko, baina oraindik gaitasun txikia daukala gauzak egiteko. Ona litzateke kale borroka kudeatzen dutenak ohartzea hori amaitu beharreko erokeria dela, ez daukala inolako zentzurik eta ez daukatela inolako eskubiderik beste alderdien egoitzei eraso egiteko", azpimarratu du.
Nolanahi ere, Madinak giro berri bat, itxaropentsuagoa, sumatzen du euskal gatazkaren inguruan, eta horren arrazoietako bat ETAren aurkako borrokak emandako fruituak direla uste du. "PSEren aldetik gauzak ondo egin dira ETAren aurkako borrokan eta horri esker eszenatoki berri bat daukagu. Askatasun gogoa eta bake itxaropena inoiz baino sendoagoak dira eszenatoki horretan", adierazi du.
Politika
Batasunaren jarrera aldatu dela uste du Eduardo Madinak, baina oraindik "motz" geratu dela
Iragan azaroaren 14an aurkeztu zuen ekarpenaren bidez Batsaunak jarrera aldatu duela iritzi dio Eduardo Madinako PSEren Espainiako Kongresuko diputatuak. Hala ere, motz geratu dela uste du, eta benetako aldaketa ETAk armak uzten dituela irargartzen duenean hasiko dela. Hain zuzen ere, hori gertatuz gero eszenatokia guztiz aldatuko litzatekeela adierazi du, eta "gauzako asko" izango direla posible. Radio Euskadin egin ditu adirazpen horiek Madinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu