Batasunaren kontrako sumarioa amaitu du Garzonek, eta 41 lagun auzipetu ditu

"Erakunde terroristako kide" izatea egozten die. 2002an abiatu zuen 35/02 sumarioa. Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Joseba Alvarez, Jose Luis Elkoro, Esther Agirre, Floren Aoiz, Adolfo Araiz eta Karmelo Landa daude auzipetuen artean. Baita 2005ean hildako Jon Idigoras ere.

2008ko apirilaren 1a
17:37
Entzun
Gaur plazaratu duen hiru orriko autoaren bidez, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak amaitutzat eman du 2002an Batasunaren kontra abiatutako sumarioa. 41 lagun auzipetu ditu, "erakunde terroristako kide" izatea egotzita.

Auzipetuen artean urte luzetan ezker abertzaleko buruzagi ezagun izan diren hainbat lagun daude, besteak beste, Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez, Jose Luis Elkoro, Floren Aoiz, Adolfo Araiz, Esther Agirre eta Karmelo Landa. Auzipetuen artean dago, halaber, 2005ean zendu zen Jon Idigoras.

41 auzipetuetatik 32 aske daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.