Politika

Batasunaren manifestazioa egiteko baimena eman du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez du arrazoirik ikusten Batasunak iganderako Donostian deitutako manifestazioa galarazteko. "Ez dago manifestatzeko oinarrizko eskubidea murrizteko arrazoi legalik", nabarmendu du. Diego Lopez Garrido PSOEko diputatuak, erabakia ez gustatu arren errespetatuko duela esan du. Bestalde, Dignidad y Justicia taldeak ekitaldia bertan behera uzteko eskatu dio Baltasar Garzon epaileari.

2006ko abuztuaren 7a
17:20
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez dio eragozpenik jarriko Euskal Herriak autodeterminazioa lelopean Batasunak iganderako deitu duen manifestazioari. Saileko iturriek agiri baten bidez jakinarazi dutenez, herritar batek eskatu zuen joan den ostiralean manifestazioa egiteko baimena, eta pertsona horrek halako ekitaldiak antolatzeko "eskubidea mugatua" ez daukanez, ez dago "manifestatzeko oinarrizko eskubidea murrizteko arrazoi legalik" .

Nolanahi ere, baimena eskatu duen herritar horri manifestazioak zein baldintza bete behar dituen jakinarazi zaiola zehaztu du Herrizaingo Sailak, hala nola, erakunde edo pertsonentzako iraingarriak edo mehatxatzaileak diren eslogan edo pankartarik ezingo dela erabili, "terrorismoa" ezingo dela goratu, eta ilegalizatutako alderdien anagrama eta testurik ezingo dela erakutsi.

PSOEko diputatu Diego Lopez Garridok manifestazioa baimentzeko erabakia ez zaiola asko gustatu adierazi du. Baina erabakia Eusko Jaularitzak eta epaileek hartu beharrekoa dela nabarmendu du. Manifestazioarekiko eta Batasunarekiko ez duela inongo “sinpatiarik” esan du Lopez Garridok gaur eman duen prentsaurrekoan.Gaineratu du PSOE ez dela beste agintarien erabakietan sartuko, legearen baitan hartutakoak baldin badira.

Alderdien Legearen inguruan, PSOEk ez dutela indargabetuko berretsi duPSOEko diputatuak. Normalizazio eta bake prozesuan “emaitza onak” utzi dituelako.

Manifestazioa galarazteko eskatu du Dignidad y Justiciak

Bestalde, Dignidad y Justicia taldeak ekitaldia galarazteko eskatu dio Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileari. Jaularitzako Herrizaingo Sailak manifestazioa bertan behera utzi dezan exijitzeko eskatu dio gaurGarzoni.Idatzi baten bidez egin du eskaera AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko lehendakari Daniel Porterok.

“Manifestazioaren deialdiak 2006ko urtarrilaren 17ko autoa gainditzen du”, adierazi du Daniel Porterok, izan ere, aipatu autoak “HB-EH-Batasunaren ekitaldi guztiak bi urtetarako debekatu zituen”. Herrizaingo Sailak Batasunaren manifestazioa egiteko baimena eman baino lehenago aurkeztu du eskaera Dignidad y Justicia taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.