Politika

Batasunaren ustez, "hegemonia politikoa" ez galtzeko baztertu zuen EAJk autonomia proposamena

"Ezker abertzaleak inor ez zuen mehatxatu", Alvarezen arabera, "baizik eta egin zuena, gatazka konpontzeko proposamena egitea izan zen". Haren ustez, "EAJk negozioa egiteko baliatzen du gatazka"

2007ko ekainaren 28a
14:34
Entzun
Joseba Alvarez Batasunaren buruzagiak bake prozesuaren negoziazioen hausturaz "gezurra" esatea leporatu dio Josu Jon Imaz EAJren EBBren presidenteari, "eta EAJk ezker abertzaleak Hego Euskal Herrirako egindako autonomia proposamena baztertu bazuen, bere interes ekonomikoengatik eta hegemonia politikoa galtzeko beldur zelako baztertu zuen. EAJk negozioa egiteko baliatzen du gatazka".

Imazek atzo salatu zuen ETAk PSOEri "buruan pistola" jarri ziola ezker abertzalearen proposamena onar zezan, eta horregatik hautsi zirela negoziazioak.

Alvarezen arabera, "ezker abertzaleak inor ez zuen mehatxatu, baizik eta egin zuena, gatazka konpontzeko proposamena egitea izan zen". Proposamen horretan, "bi arazo nagusiak" konpontzeko ahalegina egin zutela adierazi du Batasunako kideak. Euskal herritarren erabaki eskubide eza eta lurralde zatiketa dira, haren ustez, arazo horiek.

EAJk aurten egingo ditu Euzkadi Buru Batzar berria hautatzeko hauteskundeak, eta Alvarezek dio "garrantzitsuak" izango direla boz horiek, "baita haiek urte bukaeran onartuko duten ponentzi politikoa ere". Imaz "prestigioa galtzen ari da", Batasunaren iritziz, "eta alderdi barruan jende asko dauka haserre".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.