Ezenarroren arabera, ilegalizazioa eta baliogabetzeak tarteko, Aralarrek ez du oraindik ezker abertzaleko beste sektoreekin berdintasunean politikoki leihatzeko aukerarik izan, eta horrek kalte egiten diela uste du. "Gu sortu ginen ezker abertzalearen barruan beste ikuspegi bat genuelako; bide politikoki soiletatik abiatu nahi genuelako; su-etena haustearen aurka geundelako erabat. Eta ordutik aurrera politikoki leihatu nahi izan dugu, eta egi ada, hauteskunde prozesu guztietan ezin izan dugula berdintasunean leihatu. Horrek inongo mesederik ez digu egiten; are eta gehiago kalte", esan du.
Hauteskundeen ondoren Aralar EAJ-EA koalizioari laguntzeko prest legokeela agertu du Ezenarrok, baina zenbait baldintza jarri ditu horretarako: burujabetzaren aldeko eta ezkerreko politika egitean. Aldiz, koalizio horrek erabakitzeko eskubidea jasotzen ez duen estatutu proposamen bat bultzatuko balu ez lukeela Aralarren babesik jasoko iragarri du Ezenarrok.
EAE-ko hauteskundeak
Batasunari eta AGri parte-hartzea galarazteak abertzaleei egiten die kalte, Aralarren iduriko
Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 17ko hauteskundeetan Batasunari eta AG Aukera Guztiak hautesle elkarteari parte hartzea galaraztea "larria" dela iritzi dio Aintzane Ezenarro Aralarren Gipuzkoako zerrendaburuak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Gainera, egoera horrek kalterik handiena abertzaleei egiten diela nabarmendu du, bereziki Aralarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu