Atzo deklaratu zuten iragan igandean Orain herria, orain bakea lelopean Batasunak deitutako manifestazioan atxilotu eta inputatutako zazpi lagunek. Haietatik hiru Martuteneko espetxean sartzeko agindu zuen Donostiako guardiako epaitegiko epaileak “igandeko ekintzetan zuzenean parte hartu zutelako eta haien jarrera larritzat jo dugulako”. Beste lauren espetxeratzea ez zuten beharrezkotzat jo, eta aske utzi zituzten karguekin, horrela epailearen aurrera agertu beharko dute aldian-aldian.
Luesmak txostena bidali dio EAEko Auzitegi Nagusiari
Espainiako Gobernuak Euskal Herrian duen ordezkari Paulino Luesmak gaur igorri dio pasa den igandeko manifestazioaren inguruan landutako txostena EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari.
Luesmak “presazkoa” jo du txostena egitea, haren aburuz “gertatutako ekintzak beste inolako delituren osagarri izan baitaitezke”.
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak gogoratu du pasa den iganderako Batasunak deitutako manifestazioa Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin zuela, eta EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin zuela hartutako erabakia.
donostiako manifestazioa
Batasuneko buruzagien aurka auzibidea hastea aztertzen ari da Fiskaltza Jaurlaritzarekin batera
Donostiako Fiskaltzak launa delitu egotzi dizkie pasa den igandean Batasunak deitutako manifestazioan atxilotutako zazpi lagunei, eta Batasuneko buruzagien aurka beste auzibide bat hastea aztertzen ari da Jaurlaritzako Herrizaingo sailarekin batera. Legez kanpoko manifestazioan parte hartzea, Poliziaren aurkako atentatua egitea, desordena publikoak eta desobedientzia egozten dizkie epaileak zazpi atxilotuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu