Euskal Herriak autodeterminazioa lelopean manifestazioak egin ziren joan den irailaren 30ean Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Baionan. Hain zuzen ere, hiru inputatuek, Armendarizek, Fullaondok eta Diaz de Herediak manifestazioen amaierako ekitaldietan parte hartu zuten.
Jone Goirizelaia abokatuak azaldu duenez, “erakunde armatuko kide” izatea leporatzen diete hiruei. Gaineratu du, Batasunaren jardueren etetea ezartzen duen sumariaren barruan kokatzen dela auzipetzea.
Armendarizek, Fullaondok eta Diaz de Herediak urriaren 31an joan beharko dute Espainiako Auzitegi Nazionalera. Egun horretarako deituta dago, halaber, Marcelo Alvarez. Azken honi lekuko gisa jarri diote hitzordua.
Espainiako Auzitegi Nazionala
Batasuneko hiru kide deklaratzera deitu ditu Garzonek autodeterminazioaren aldeko manifestazioekin lotuta
Ainara Armendariz, Marije Fullaondo eta Maite Diaz de Heredia Batasuneko kideak inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek. Joan den irailaren 30ean autodeterminazioaren alde egindako manifestazioen harira inputatu dituzte. “Erakunde armatuko kide” izatea leporatzen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu