Batasunak, joan den martxoaren 24ean aurkeztu zuen Mahai Nazional berria Iruñeko Tres Reyes Hotelean. Dignidad y Justicia elkarteak epaitegian aurkeztu duen idatziaren arabera "Batasuneko Mahai Nazional berriaren lehenengo ekitaldi publikoa izan zen". Beraz, Dignidad y Justicia elkartearen hitzetan joan den urtarrilaren 17an Grande Marlaskak kaleratutako autoaren aurkakoa da. Izan ere, Grande-Marlaskak Batasunarenjardun oro beste bi urtez galaraztea erabaki zuen.
Idatzi berean azpimarratzen dute, igande honetan Batasunak Kursaalen egin behar zuen ekitaldirako "deitzaile nagusietako bat" Pernando Barrena izan zela. Hori dela-eta, Dignidad y Justizia elkarteak Barrenaren balditzapeko egoera "berrikusteko" eskaria egiten du ezarritako bermea nahikoa ez dela iritzita. Barrenak delitu ekintzak errepikatzen jarraitzen duela uste du elkarteak eta ezarri zain bermea, beraz, ez dela nahikoa izan.
Horregatik eskatu dio Dignidad y Justizia elkarteak Grande-Marlaska epaileari Batasuneko Mahai Nazional berriko kideak inputatu gisa delklaratzera deitzeko.
Legez kanporatzea
Batasuneko Mahai Nazional berriko kideak inputatu gisa deklaratzera deitzeko eskatu du Dignidad y Justicia elkarteak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskari Batasuneko Mahai Nazional berriko kideak inputatu gisa deklaratzera deitzeko eskaria egin dio gaur Dignidad y Justicia elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu