ipar EUSKAL HERRIA

Batera-k dio guztien eskaeraren atzean lurralde elkargoa dagoela, nahiz eta kontzeptu ezberdinak erabili

"Azkenean, guztiak ados gara; guztiok gauza bera definitzen dugu, baina hitz ezberdinak erabiliz", Nikolas Blain Batera-ko kidearen arabera.

Jenofa Berhokoirigoin.
2012ko urriaren 25a
17:43
Entzun

Euskal lurralde elkargoaren alde egindako lanaz iritzi baikorra emen du Batera plataformak, goiz honetan Baionan egin prentsaurrekoan. Lurralde elkargoaren eskakizunaren gibelean zehazki zer gordetzen den zehaztu nahi izan dute. "Departamendu +", "estatu bereziki kontseilu nagusia"...: azken aste horietan kontzeptu anitz entzun dira, baina argitu dute eragile euskal lurralde elkargoa dagoela guztien eskaeraren atzean.

Ontzat hartu dute deszentralizazioaz arduratzen den ministro Marylise Lebranchurekin Hautetsien Kontseiluak ukan bilera. "Atea ez hesteaz gain, ondoko hitzordua finkatzeko balio ukan du", Jakes Bortairu Batera-ko kidearen ustez. 2013 hastapenean etorriko da Lebranchu Euskal Herrira. Anartean, lanean segituko du plataformak, eskakizunak oraindik sostengu handiagoa lortzeko asmoz eta Paris mugiarazteko xedez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.