Duela bi urte baino gehiago atxilotu zituzten Bateragune auziko auzipetuak. Urteotan, haiek hasitako bideak aurrera egin du ezker abertzalean.
•2009-10-13. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jazinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno Amaia Esnal, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzonek agindu zuen polizia operazioa, Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea egotzita. Ordu batzuk lehenago zabaldu zuten eztabaidarako txostena atxilotuek.
•2009-10-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelatzeko agindu zuen Garzonek. Etxeberria eta Oiz aske utzi zituen. Serra, Esnal eta Morenori hamarna mila euroko bermea ezarri zien.
•2009-10-17. Manifestazio erraldoia izan zen Donostian.
•2009-11-14. Ezker abertzaleak agerraldi jendetsua egin zuen Altsasun, prozesuaren oinarriak laburbildu eta borondateak adierazten zituen agiria aurkezteko. Prozesua garatzeko, «soilik bide politiko eta demokratikoak» erabiltzearen alde agertu zen. Mitchell printzipioak bere egin zituen.
•2010-01-25. Otegi, Diez, Moreno, Jacinto, Zabaleta, Rodriguez, Serra eta Esnal auzipetuz autoa kaleratu zuen Garzonek. ETAren aginduz Batasuna ordezkatzeko Bateragune talde politikoa osatzea egotzi zien.
•2010-02-14. Eztabaida amaitutzat eman, eta Zutik Euskal Herria! agiria kaleratu zuen ezker abertzaleak. Altsasuko ildoak barneratuta.
•2010-04-26. Diez askeutzi zuten baldintzapean,«familiako egoeragatik». 30.000 euroko bermea ordaindu zuen.
•2010-09-14. Pablo Ruz epaileak bukatutzat eman zuen Bateragune sumarioa.
•2010-09-25.Bake bidean. Aterabide demokratikoen akordioa izeneko agiria sinatu zuten politika, gizarte eta sindikatuetako 28 eragilek. Besteak beste, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatibak, Abertzaleen Batasunak eta LABek.
•2010-11-27. Ezker abertzaleko 300dik gora lagun bildu ziren Iruñean, alderdi politiko berriaren oinarriak ezagutarazteko.
•2011-01-04. Fiskaltzak hamarna urteko espetxe zigorra eskatu zuen auzipetuentzat.
•2011-04-26. Angela Murillo auzitik aparte uzteko eskaera atzera bota zuen Auzitegi Nazionalak.
•2011-06-27. Bateragune auziko epaiketa hasi zen.
•2011-07-02. Milaka lagunen manifestazioa izan zen Donostian eskubide zibil eta politikoen alde.
•2011-07-07. Epaiketa amaitu zen, eta auzia epaiaren zain gelditu zen.
•2011-09-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelara zigortu zituen Auzitegi Nazionalaren epaiak.
'Bateragune auzia'. Atzera bueltarik gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu