Espainiako Auzitegi Gorenak martxoaren 28an aztertuko du 'Bateragune auzia'. Arnaldo Otegiri, Rafa Diezi, Arkaitz Rodriguezi, Sonia Jacintori eta Miren Zabaletari espetxe zigorra jarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Aurreneko biei hamarna urteko zigorra jarri zien «erakunde terroristako buruzagi» izatea egotzita, eta gainerako hiruei zortzina urtekoa, «erakunde terroristako kide» izatea leporatuta. Beste hainbeste denborako inhabilitazioa ere jarri zien guztiei. Horrenbestez, ezker abertzaleak estrategia armatuarekin haustea ekarri zuen eztabaidaren sustatzaileak zigortu egin zituen Auzitegi Nazionalak. Auzi berean epaitutako Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal errugabetu egin zituen epaimahaiak. Fiskalak haien kontrako akusazioa erretiratu egin zuen, zigortzeko nahiko froga ez zegoela ikusita.
'Bateragune auzia' martxoaren 28an Auzitegi Gorenean
Martxoaren 28an hasiko da Espainiako Auzitegi Gorena 'Bateragune auzia' aztertzen. Arnaldo Otegiri, Rafa Diezi, Arkaitz Rodriguezi, Sonia Jacintori eta Miren Zabaletari espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak, Euskal Herrira aro berria ekarri duen aldaketa politikoa bultzatzeagatik. Epai horren kontrako helegitea aztertuko du Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu