'Bateragune auzian' jarritako zigorrek zentzua galdu dute
«Epai honek are zailagoa egiten du Bateragune auzia azaltzea», dio Iñigo Iruin abokatuak. «Agerikoa da bost zigortuak Sorturen eraketa ekarri zuen hausnarketaren sustatzaile zirela». Areago, Rafa Diez alderdi berriaren estatutuak idazteko lanean «laguntzaile estua» izan zuela azaldu du. «Beste lauak preso zeuden eta ezin izan zuten». Gainera, Auzitegi Konstituzionalaren arabera ez Sortu ez Bildu legez kanporatzeko nahikoak ez diren txosten berak ditu oinarri Bateragune auziak. «Legez kanporatzeko balio ez duenak ezin du balio delitua egitea egotzita zigortzeko», ondorioztatu du. Hortaz, Konstituzionalak arrazoi eman eta bost presoei zigorra kenduko dien esperantza du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu